AURKEZPENA

Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.

Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -a priori elkarrengandik urrun leudeken hiru jardunek-, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu.

Ornitorrinkoa -ezaugarri ustez bateraezinak batean bere dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.

Maialen Lujanbio: Ahotsa, hitzak
Judith Montero: Saxofoiak
Xabier Erkizia: Elektronika, zaratak, bestelako soinuak
Ibai Gogortza: Argiztapen teknikaria
Iñigo Telletxea: Soinu teknikaria

Ikus gaur arte argitaratutako lanak HEMEN
Ikus orain arte emandako emanaldiak HEMEN
Zuzenean entzun nahi bagaituzu ikus BERRIAK atala